Edukira joan

Google Play

Wikipedia, Entziklopedia askea
 Google Play
Jatorria
Sorrera-urtea2008
Argitaratze-data2012
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaGoogle
Azken bertsioa45.1.12-29
Ezaugarriak
Sistema eragileaAndroid
Egile-eskubideakcopyrightduna
Lizentzializentzia jabedun
Kokapena
JabeaGoogle
Ekoizpena
GaratzaileaGoogle

play.google.com
Facebook: GooglePlay Twitter: GooglePlay Instagram: googleplay Youtube: UCrRK02_CbvPEPrDYMQ1l49w Edit the value on Wikidata
Google Playren logoa.

Google Play iraganean Android Market, Google konpainiaren banaketa digital zerbitzua da. Android mugikor sistema eragilearentzako aplikazio denda ofiziala da, erregistratutako edo baimendutako erabiltzaileei Androidentzat bereziki garatutako aplikazioak jaisteko aukera ematen du, bai doaineko nahiz ordainpeko aplikazioak. Gainera, Google Play-k musika, aldizkariak, liburuak, filmak eta telebista telesaila eta saioak jaisteko aukera ere eskeintzen du.

2008ko urriaren 22an[1] sortu zen. 2012ko martxoaren 6an, Android Market eta Google Play Music-ek bat eginda, Google Play zerbitzua berrizendatu zuten.

Aplikazioak Android sistema eragilea duen edozein gailutik deskarga daitezke zuzenean, Google Play aplikazioaren bidez. BlackBerry 10 sistema eragilea duten gailuetan posible da aplikazio horiek zuzenean eta ordenagailu baten beharrik gabe instalatzea.

Google-k 2008ko abuztuaren 28an[1] Android Market sortu zuen eta 2008ko urriaren 22an argitaratu zuen erabiltzaileek erabiltzeko. 2009ko otsailaren 13an, ordainpeko aplikazioetarako euskarria barneratu zen Ameriketako Estatu Batuetako eta Erresuma Batuko garatzaileentzat eta 29 herrialde gehiagorentzat zabaldu zen 2010eko irailaren 30ean.

PayPal zerbitzuaren logoa

2012ko martxoaren 6an, Google Play izen berriarekin eta beste itxura batekin eguneratu zen, Google Play-k garai hartan 450 mila aplikazio[2] baino gehiago zituen. 2012ko martxoan aplikazioaren baimendutako gehieneko tamaina handitu zen, horrek garatzaileei guztira 4 Gigabyte[3] erabiltzeko aukera eman zion.

2014ko maiatzetik aurrera, PayPal[4][5] bidez ordaintzeko aukera gehitu zen. Urte berean, Android TV[6] bertsioa ere aurkeztu zen, aplikazioak telebista adimendunetan erabiltzea ahalbidetuz.

2015ean, Google egunean 6 mila milioi aplikazio baino gehiago eskaneatzen hasi zen, software kaltegarriak[7] detektatzeko helburuarekin.

2016ko martxoan, Google Play Games aplikazioan jokoen aldez aurreko demoak[8] eskuragarri jarri ziren; horri esker, erabiltzaileek aplikazioa instalatu gabe 10 minutuz jolasteko aukera izan zuten.

2017ko uztailean, Google Play Protect[9][10] antibirusa aurkeztu zen.

2020an, Google-k “Teacher Approved” izeneko atal berria aurkeztu zuen Google Play-n, haurrentzako aplikazioei zuzenduta dagoena. “Teacher Approved[11] bezala izendatutako aplikazioek hezkuntza-helburuetarako onartutako estandar altuagoak betetzen dituzte, irakasle espezialistek egiaztatuta.

Android sistema eragilearen logoa

2009ko martxoaren 17an, Android Market-ek 2.300 aplikazio inguru zituen eskuragarri. Bi urte geroago, 2011ko maiatzaren 10ean, Google-k jakinarazi zuen plataformak jada 200.000 aplikazio baino gehiago zituela eta aplikazioak guztira 4.500 milioi aldiz[12] instalatu zirela.

Urtea Hilabetea Eskuragarri dauden aplikazioak Orain arteko deskargak
2009 Martxoa 2.300[13]
Abendua 16.000[14]
2010 Martxoa 30.000[15]
Apirila 38.000[16]
Uztaila 70.000[17]
Iraila 80.000[18]
Urria 100.000[19] Bilioi 1[20]
2011 Apirla 3 bilioi[21]
Maiatza 200.000[22] 4.5 bilioi[22]
Uztaila 250.000[23] 6 bilioi[23]
Urria 500.000[24][25]
Abendua 10 bilioi[26]
2012 Apirila 15 bilioi[27]
Ekaina 600.000[28] 20 bilioi[28]
Iraila 675.000[29] 25 bilioi[29]
Urria 700.000[30]
2013 Maiatza 48 bilioi[31]
Uztaila 1.000.000[32] 50 bilioi[32]
2016 55 bilioi[33]
2017 Otsaila 2.700.000[34] 67 bilioi[33]
2018 Martxoa 3.600.000[34] 75 bilioi[33]
2025 Azaroa 1.600.000[35]
Google Books
Google News

Google Liburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Google Liburuak (Google Books)[36] PDF eta EPUB formatuetan liburu elektronikoak[37] irakurtzeko aplikazioa da. 2011tik dago erabilgarri eta 44 herrialdetan dago eskuragarri. Android Auto-rekin[38] bateragarria da.

Google Play Jokoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Google Play Jokoak (Google Play Games) Android-erako zerbitzu bat da, jokalarien lorpenak eta partidak hodeian gordetzeko aukera ematen duena. 2013an jarri zen martxan eta Android TV-n ere eskuragarri dago.[39]

Google Play Games

Google Berriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Google Berriak (Google News) Google Currents eta Play Magazines-etik eratorria da; hainbat herrialdetako egunkari eta aldizkarietan harpidetzeko aukera ematen du.[40]

Google TV

Google TV pelikulak edo telesailak erosteko edo alokatzeko zerbitzua da, 60 herrialde baino gehiagotan dago eskuragarri. Offline deskarga eduki-gida eta urruneko kontrola eskaintzen ditu Android TV-rako.[41]

Google Play Musika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Google Play Music

Google Play Musika (Google Play Music) 2011n kaleratutako musika biltegiratze eta streaming zerbitzua da, 50.000 abesti gordetzeko aukera ematen duena. 2020ko abuztuan, Google-k iragarri zuen zerbitzua irailean desagertzen hasiko zela eta 2020ko abenduan YouTube Music-ek eta Google Podcasts-ek ordezkatuko zuten. [42]

Gailuen eguneratzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Googlek Project Mainline barneratu zuen Android 10-en, sistema eragilearen osagai nagusiak Google Play Store-ren bidez eguneratzea ahalbidetu zuen, sistema erabat eguneratzeko beharrik gabe.[43][44]

Aplikazioen sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aplikazio bat deskargatzeko orduan ikusten den interfazea.

Google Play-k adinaren araberako sailkapen-sistema du. Hala ere, 2015eko ekainaren 8tik aurrera, aplikazioak eskualde eta herrialde desberdinetako adinaren araberako sailkapen-sistemen arabera sailkatzen dira, betiere ESRB edo PEGI arauek gainidazten ez badituzte.

  • Adin mugarik gabeko edukia (4+ App Store-ren baliokidea)
  • 6 edo 7 urtetik gorakoentzat gomendatua (9+ App Store-ren baliokidea)
  • 12 urtetik gorakoentzat gomendatua (12+ App Store-ren baliokidea)
  • 17 urtetik gorakoentzat gomendatua (17+ App Store-ren baliokidea)

Sailkatu gabeko sailkapena ere badago, sailkapenetik salbuetsita dauden aplikazioei ematen zaiena, 2015ean sartu zena.

Google Play-k sarbide erraza eta azkarra du bere aplikazioetara. Mundu osoko garatzaileek sortzen dituzten aplikazioak ditu eta Android-en erabiltzaileak diren pertsonek puntuatzeko aukera dute.

Menuak hurrengo aukera hauek ditu:

  • Jokoak: Joko guztiak aztertzen eta bilatzen ditu jokoaren kategorien arabera.
  • Aplikazioak: Aplikazio guztiak aztertzen ditu edo kategorien araberako aplikazioak bilatzen ditu.
  • Bilaketa: Google Play-n aplikazioak bilatzen ditu.
  • Liburuak: Salgai dauden liburuak kategoriaka agertzen dira.
  • Nire aplikazioak eta jokoak: Gailuan instalatuta dauden aplikazioak bistaratzen ditu.

Menu nagusiko jokoen eta aplikazioen kategoriek azpimenuak dituzte bilaketa errazagoa izan dadin. Erabiltzaileek aplikazioak puntuatzeko 1 eta 5 izar bitarteko eskala dute eta baita aplikazioari buruzko iruzkinak egiteko aukera ere. Aplikazioak argitaratzen dituzten garatzaileek pantaila-argazkiak eta pantaila-bideoak gehi ditzakete.

Google Play-ren berrikuntza nagusia garatzaileei zuzenduta dago; haien edukia zerbitzu ireki batean jartzeko aukera dute, Google-ren zerbitzu batean, YouTube-ren antzeko iritzi-sistemarekin.

Garatzaileek beren edukiak eskuragarri jartzeko plataforma izango dute. Edukia merkatuan hiru urratsetan argitaratu daiteke: merkatari bezala erregistratu, edukia igo eta deskribatu eta argitaratu. Garatzaile bezala pertsona batek erregistratzeko eta aplikazioak igo ahal izateko, erregistro-kuota[45] bat (25 $) ordaindu behar du kreditu-txartel baten bidez, Google Checkout sisteman duen kontuarekin.

Ordainpeko aplikazioen garatzaileek aplikazioaren salmenta-prezio osoaren %70a jasotzen dute eta gainerako %30a enpresarentzat da. Google Play-ren bidez lortuzten den etekina garatzaileei ordaintzen zaie Google Checkout sistemako kontuen bitartez. 2022an, Google-k iragarri zuen komisioa %15era jaitsiko dela[46].

Garatzaileentzako erabilgarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, Estatu Batuetako eta Erresuma Batuko garatzaileek bakarrik zuten aukera ordainpeko aplikazioak argitaratzeko. Gaur egun, Google-k zerrenda hori handitu du Austria, Frantzia, Alemania, Italia, Espainia eta Herbehereekin. Aldiz, doako aplikazioak bana ditzaketen garatzaileen herrialdeen zerrenda honako hau da: Australia, Austria, Txekiar Errepublika, Dominikar Errepublika, Frantzia, Alemania, Italia, Herbehereak, Polonia, Singapur, Espainia, Erresuma Batua, Estatu Batuak eta Venezuela.

Google-k adierazitakoaren arabera 2015ean egunero 6.000 milioi aplikazio eskaneatu ziren, potentzialki kaltegarriak izan zitezkeen elementuak (Potentially Harmful Apps) identifikatzeko. Azterketa horren emaitzetan oinarrituta, aplikazioen %0,15 kategoria horretan sailkatu eta aplikazio-dendatik kendu zituen.

Segurtasuna indartzeko asmoz Google-k neurri osagarriak ezarri ditu besteak beste, diskoen enkriptazioa eta aplikazioen banaketa-sisteman akatsak antzematen dituztenei zuzendutako sari-programa.[47] Halaber, Google Play aplikazioaren eguneraketa berriek ager daitezkeen bug eta akatsak zuzentzen ditu; horri esker, plataformaren segurtasuna modu etengabean hobetzen da.[48]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Android Market: a user-driven content distribution system» android-developers.googleblog.com (kontsulta data: 2025-11-14).
  2. (Ingelesez) Google. «Introducing Google Play: All your entertainment, anywhere you go» Official Google Blog (kontsulta data: 2025-11-26).
  3. (Ingelesez) «Google Ups Android App Size Limit to 4GB» PCMag UK 2012-03-06 (kontsulta data: 2025-11-26).
  4. (Ingelesez) «Helping You Go Global with More Seamless Google Play Payments» Android Developers Blog (kontsulta data: 2025-11-26).
  5. (Gaztelaniaz) Hernández, David. (2025-04-27). «Google Play Store reemplaza el botón de compra con un gesto de deslizamiento para evitar compras accidentales» Computer Hoy (kontsulta data: 2025-11-26).
  6. (Gaztelaniaz) puraenvidia. (2025-07-22). «Android TV: qué es, para qué sirve y cómo instalarlo» Olin (kontsulta data: 2025-11-26).
  7. (Ingelesez) Martindale, Jon. (2016-04-19). «Malware watchdog: Here’s what Google does to keep Android devices uninfected» Digital Trends (kontsulta data: 2025-11-26).
  8. (Ingelesez) Webster, Andrew. (2016-03-14). «Google Play will soon let you try out games directly from search» The Verge (kontsulta data: 2025-11-26).
  9. (Ingelesez) «Google's security suite 'Play Protect' rolling out to Android phones (Update: Play Store too)» Android Authority 2017-08-09 (kontsulta data: 2025-11-26).
  10. Press, Europa. (2025-01-30). «Google Play evita la publicación de 2,36 millones de apps que violaban las políticas de la plataforma» www.europapress.es (kontsulta data: 2025-11-26).
  11. (Ingelesez) Brandon, James. (2020-04-15). Google Play adds a new Teacher Approved section. (kontsulta data: 2025-11-26).
  12. (Ingelesez) Google. «Android: momentum, mobile and more at Google I/O» Official Google Blog (kontsulta data: 2025-11-26).
  13. (Ingelesez) «Android Market Needs More Filters, T-Mobile Says» PCWorld (kontsulta data: 2025-11-26).
  14. (Ingelesez) Wauters, Robin. (2009-12-16). «Google: Actually, We Count Only 16,000 Apps In Android Market» TechCrunch (kontsulta data: 2025-11-26).
  15. (Ingelesez) updated, Casey Chan last. (2010-03-18). «Android Market has 30,000 apps, sort of» Android Central (kontsulta data: 2025-11-26).
  16. (Ingelesez) «Android Market now has 38,000 'apps'» Android Central 2010-04-15 (kontsulta data: 2025-11-26).
  17. (Ingelesez) «Android Market now officially has more than 70,000 applications» Android Central (kontsulta data: 2025-11-26).
  18. (Ingelesez) updated, Jerry Hildenbrand last. (2010-09-09). «Android Market has more than 80,000 apps, Android's Rubin says» Android Central (kontsulta data: 2025-11-26).
  19. (Ingelesez) updated, Kyle Gibb last. (2010-10-26). «Android Market passes 100,000 'apps'» Android Central (kontsulta data: 2025-11-26).
  20. (Ingelesez) Coldewey, Devin. (2010-07-15). «Android Market hits 100,000 apps and a billion downloads (Update: not so much)» TechCrunch (kontsulta data: 2025-11-26).
  21. (Ingelesez) Rao, Leena. (2011-04-14). «Google: 3 Billion Android Apps Installed; Downloads Up 50 Percent From Last Quarter» TechCrunch (kontsulta data: 2025-11-26).
  22. a b (Ingelesez) Google. «Android: momentum, mobile and more at Google I/O» Official Google Blog (kontsulta data: 2025-11-26).
  23. a b (Ingelesez) «Android Market now has more than a quarter-million applications» Android Central (kontsulta data: 2025-11-26).
  24. (Ingelesez) Brian, Matt. (2011-10-21). «Google's Android Market surpasses 500,000 successful submissions» TNW | Google (kontsulta data: 2025-11-26).
  25. (Ingelesez) «Report: Android Market Reaches 500,000 Apps» PCMAG (kontsulta data: 2025-11-26).
  26. (Ingelesez) Isaac, Mike. «Android Market Hits 10 Billion Downloads, Kicks Off App Sale» Wired ISSN 1059-1028. (kontsulta data: 2025-11-26).
  27. (Ingelesez) Google Play. 2025-11-23 (kontsulta data: 2025-11-26).
  28. a b (Ingelesez) «Google Play hits 600,000 apps, 20 billion total installs» Engadget 2012-06-27 (kontsulta data: 2025-11-26).
  29. a b (Ingelesez) «Google Play hits 25 billion app downloads, holds celebratory yard sale with $0.25 games» Engadget 2012-09-26 (kontsulta data: 2025-11-26).
  30. (Ingelesez) Womack, Brian. «Google Says 700,000 Applications Available for Android» Businessweek.com (kontsulta data: 2025-11-26).
  31. (Ingelesez) «Google: 900 million Android activations, 48 billion app installs» Android Authority (kontsulta data: 2025-11-26).
  32. a b (Ingelesez) Warren, Christina. (2013-07-24). «Google Play Hits 1 Million Apps» Mashable (kontsulta data: 2025-11-26).
  33. a b c (Ingelesez) «Google Play annual app downloads 2022» Statista (kontsulta data: 2025-11-26).
  34. a b (Ingelesez) «Google Play Store: number of apps 2024» Statista (kontsulta data: 2025-11-26).
  35. (Ingelesez) «Number of Android applications on Google Play (Nov 2025)» AppBrain (kontsulta data: 2025-11-26).
  36. (Ingelesez) Google Books. 2025-09-25 (kontsulta data: 2025-11-26).
  37. (Ingelesez) «Google adds e-books to Android Market» CNET (kontsulta data: 2025-11-26).
  38. (Ingelesez) Android Auto. 2025-11-09 (kontsulta data: 2025-11-26).
  39. (Ingelesez) «Android Apps on Google Play» play.google.com (kontsulta data: 2025-11-26).
  40. (Ingelesez) «Understanding How News Works on Google - Google Search» How Search Works (kontsulta data: 2025-11-26).
  41. (Gaztelaniaz) laura. (2025-07-03). «Google TV: qué es y cómo funciona el nuevo Chromecast | O2» El Blog de O2 (kontsulta data: 2025-11-26).
  42. (Gaztelaniaz) Sanz, José Luis. (2020-10-22). «El día ha llegado: Google Play Music ha muerto y no podrás utilizarla más» Cinco Días (kontsulta data: 2025-11-26).
  43. (Ingelesez) «Fresher OS with Projects Treble and Mainline» Android Developers Blog (kontsulta data: 2025-11-14).
  44. (Ingelesez) Kastrenakes, Jacob. (2019-05-07). «Project Mainline is Google’s new attempt to send security updates directly to your phone» The Verge (kontsulta data: 2025-11-14).
  45. «Comienza a usar Play Console - Ayuda de Play Console» support.google.com (kontsulta data: 2025-11-26).
  46. Press, Europa. (2021-10-21). «Google Play reducirá al 15% la comisión de todos los desarrolladores desde 2022» www.europapress.es (kontsulta data: 2025-11-26).
  47. (Ingelesez) Martindale, Jon. (2016-04-19). «Malware watchdog: Here’s what Google does to keep Android devices uninfected» Digital Trends (kontsulta data: 2025-11-14).
  48. (Gaztelaniaz) «Google mejoró la seguridad del Play Store en la versión 7.0.16 - Descargar VIP» Descargar Vip 2016-11-11 (kontsulta data: 2025-11-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]